32. taldeko hiru neska gara, Ane, Esther eta Amagoia, gure izena hortik dator. Lehenengo egunetan ezagutu ginen, eta ondorioz klasean batera jarri ginen. Bakoitza herri desberdin batean bizi da. Ane Gasteizkoa da, 18 urte ditu eta bidaiatzea du gustuko; Esther aldiz Elorriokoa da, 28 urte ditu eta kirola eta hizkuntzak ditu gustuko; Amagoia bestalde Laudiokoa da, 22 urte ditu eta psikologian lizentziatua da.
Blog honetan hezkuntza eta gizartearen arloko gaiak topatu eta lantzen saiatuko gara.
Espero dugu zuen gustukoa izatea eta zuen iritziak jasotzea!