Artikulu honek Finlandiako eta Espainiako hezkuntza sistemen artean dauden diferentziak ikusteko aukera ematen digu. Agerian dago desberdintasunak zabalak eta sakonak direla, hauek soilik ez islatuz Pisa informeak ematen dituen datuetan.
Finlandian arlo desberdinak irakasten dira antzerkia, arte martzalak, sukaldaritza, musika, sorospena besteak beste. Honez gain eta garrantzitsuena dela deritzoguna pentsamendu kritikoa estimulatzen dutela da. Espainian aldiz sistema pasibo baten alde egiten dute apustu non ikasleak soilik apunteak era pasibo baten hartzen dituzte.
Beraz, dirudienez Finlandiako umeak Espainiakoak baino prestatuagoak egoten dira. Ez bakarrik arlo akademikoan baizik eta bizitza helduan beharrezkoak diren beste gaitasunetan ere. Hainbat aldiz eta begibiztakoa den moduan Espainiako hezkuntza sistema atzeratua dago. Lehen baileneko erronka izanez hau berritzea. Honetarako, Finlandiaren sistemak dituen ezaugarrietan oinarritzeak txarto ez legokeela deritzogu.
Adimenari erreparatzen baldin badiogu, adierazgarria den lehenengo elementua bere definizio arazoa da; teoria bakoitzak hau bere baitan hartzen dituen elementuen arabera burutzen duelako.
Gadnerren arabera, adimena, arazoak konpondu eta produktu berriak sortzeko ahalmena ematen diguten gaitasun multzo bat da, kultura bakoitzean hauek desberdinak izanik. Gadnerrrek hainbat gaitasun desberdin daudela dio:
1. Logiko matematikoa
2. Linguistikoa
3. Musikala
4. Espaziala
5. Kinestesikoa
6. Interpertsonala
7. Intrapertsonala
8. Naturalista
Teoria hau sortzeko lau premisa desberdinetan oinarritu zen Gadnerrek:
1. Gaitasun bakoitza operazio kognitibo desberdinetan oinarritzen da, eta sistema sinboliko propio batekin espresatzen da.
2. Guztiek gaitasun guztiak ditugu, baina maila desberdin batean garatuak, denak hobegarriak izanik.
3. Pertsona bat gaitasun batean oso aurreratua egon daiteke, eta beste batean oso atzeratua.
4. Gaitasun guztiak batera eta interakzioak funtzionatzen dute, nahiz eta hauek desberdinak eta independenteak izan.
Irakasle gisa aritu behar garenez, aipatutako adimen mota guztiak landu behar direla uste dugu. Adimen logiko-matematikoa, linguistiko eta musikala eskolan gehien garatzen diren gaitasunak dira baina badaude lehen aipatu bezala beste batzuk zeharka ukitzen direnak; adibidez espaziala eta Kinestezikoa.
Gure proposamena hauek klasean adimen-adimenez lantzeko hau da:
-Logiko-Matematikoa: Lan kooperatiboak bultzatu, jolas logikoen bitartez arrazonatzen eta deskribatzen ikasi
- Musikala: Aurkezpenak egiten direnean musika gehitu, abestu, instrumenturen bat jotzea edota zerbait azaltzeko rap-a erabili
- Espazial: Mapa mentalak eta puzzleak egin , argazki albumak sortu, posterrak eta muralak
-Kinestesikoa : sortuz ikasi, mugimenduekin gauzak azaldu, koreografiak egin
- Interpertsonala: lan kooperatiboa bultzatu, debateak egin, informazioren hartu emana, ikaskideen artean ikastea
- Intrapertsonala: Egunkari bat idatzi, autokritika egin , besteen balorazioa jaso.
- Naturalista: Txangoak egitea, animaliak edota landareak zaindu klase barruan
Gure ustez, gehien landu behar diren gaitasunak, orain arte ia ukitu ez direlako hezkuntza sistemaren barruan, adimen interpertsonala eta batez ere, intrapertsonala dira. Argi dago, gregarioak garela (gizaki sozialak) eta beraz gehien edo garrantzitsuenak diren adimenak pertsonekin lotzen direnak direla, hau da, adimen interpertsonala eta intrapertsonala. Hauek biak adimen emozionalarekin begi bistako erlazioa dute gainera.
Edozein kasutan, hezkuntza sistemak duen erronka aipatutako adimen guztiak modu bai interdistiplinarrean bai multidistiplinarrean lantzea da. Honekin lortu daitekeelako etorkizuneko helduak modu egoki batean heztea, gizarteak aurkezten dituen erronkei erantzuna emateko kapazak izanik.
Gaitasun anitzen gaia azaldu behar izan diet nira taldekideei. Uste dut azalpena nahiko astuna izan dela, kontuan izanda adibideen bidez azaltzea ere posible litzatekeela. Honetaz gain, soporte bisualen bat erabili izango banu, azalpena dinamikoagoa egin ahal izango nukeela uste dut. Edozein kasutan nekien guztia haiei transmititzen saiatu naiz, eta uste dut, era batean behintzat, nire helburua lortu dudala. Dena den nire taldekideen feedbacka jasotzean adierazi didate azalpena atsegina izan dela, eta datu teknikoak ulergarriak suertatu zatzaizkiela.
Klasean egindako taldekako ariketatik atera izan dudan autokritika hurrengoa da: binaka garatu behar izan dugu ``inteligentzia anitza´´-ri buruzko dakigun informazioa. Beraz, gai honi buruz ez daukagunez informazioa ugari ez dut gaia asko zakondu. Batez ere, ezaugarri nagusiak, honen sortzailea eta adibide batzuk jarri ditut. Agian, interneten dauden bideo batzuen bitartez azalpena hobeagoa izan litzateke, baina momentuan ez nuenez baliabide hori ez dut erabili. Hala ere, talde txikian zeuden klasekideek apunteak hartzen zeuden eta haien galderak erantzuten saiatu izan naiz. Azkenean, debate txiki bat sortarazi da teorien arabera eta guztien artean adimen bakoitzaren erabilerak azaldu ditugu.
Josep Serentil Rubiok (Europako forumeko hezkuntzaren administzaileen zuzendaria), adierazten du nola estatuan eskola ukatu egiten duten umeak 31.9% direla jada. Honen arrazoia lehengo lan merkatuaren egoerari leporatzen dio, hau da ez zen beharrezkoa formakuntza handirik lan egin ahal izateko.Gaur egun egoera zeharo aldatu egin da, guztiz alde kontrakora joanez, hau da, nahiz eta ikasketa ugari eduki lan aurkitzea ez da gauza erreza edozein esparrutan.
Aurreko sarreran ikusi zen bezala hezkuntza sistemaren aldaketa sakon bat behar da gaur egungo beharrei aurre egin ahal izateko. Modu honetan eskolaz ukatzen dutenen portzentaia gutxitu behar da, honetarako proposatzen den lehengo urratsa eskola porrota ekiditea da, eta hau hezkuntza sistemaren aldaketa batekin egin behar da nahita-nahiez. Gizarteak bere eskura dituen errekurtso guztiak ikasleen eskura jarri behar ditu erronka hau lortzeko.
“Un alumno que ame la escula y sea amado por ella no la abandornará prematuramente, porque la escuaela creerá en sus posibilidad y le ofrecerá siempre una puerta abierta a segundas oportunidades.” (Josep Serentil Rubio, 2011)
Oso interesgarria iruditu zaigu bideo hau klasean ikusi dugun gai batekin lotura zuzena duelako. Hau da, hezkuntza sistema ez dago gaurkotuta eta beraz ezinezkoa dugu gaur egungo gizarteak planteatzen dituen erronkei aurre egin.Gaurko sistema, industrializazio garaiko sisteman datza eta honek zituen helburuak ez datoz bat gaur egungo beharrekin.
Informazioaren garaian ideiak eta kreatibitatearen sustapenak nahitaezkoak dira.
Hemen proposatzen den bideoaren arabera hezkuntzan berrikuntza disruptibo bat eman behar da teknologia berriez baliatuz. Berrikuntza hauen inplantazioa hezkuntza pertsonalagoa eta autonomoago bat bultzatuko duelarik