Oso interesgarria iruditu zaigu bideo hau klasean ikusi dugun gai batekin lotura zuzena duelako. Hau da, hezkuntza sistema ez dago gaurkotuta eta beraz ezinezkoa dugu gaur egungo gizarteak planteatzen dituen erronkei aurre egin.Gaurko sistema, industrializazio garaiko sisteman datza eta honek zituen helburuak ez datoz bat gaur egungo beharrekin.
Informazioaren garaian ideiak eta kreatibitatearen sustapenak nahitaezkoak dira.
Hemen proposatzen den bideoaren arabera hezkuntzan berrikuntza disruptibo bat eman behar da teknologia berriez baliatuz. Berrikuntza hauen inplantazioa hezkuntza pertsonalagoa eta autonomoago bat bultzatuko duelarik
Oso interesgarria.
ResponderEliminarBideoaren linka baino, bideoa bera sartu beharko zenukete; bestetik, uste dut bideo nagu horrek zerbait sakonagoa merezi duela.