Adimenari erreparatzen baldin badiogu, adierazgarria den lehenengo elementua bere definizio arazoa da; teoria bakoitzak hau bere baitan hartzen dituen elementuen arabera burutzen duelako.
Gadnerren arabera, adimena, arazoak konpondu eta produktu berriak sortzeko ahalmena ematen diguten gaitasun multzo bat da, kultura bakoitzean hauek desberdinak izanik. Gadnerrrek hainbat gaitasun desberdin daudela dio:
1. Logiko matematikoa
2. Linguistikoa
3. Musikala
4. Espaziala
5. Kinestesikoa
6. Interpertsonala
7. Intrapertsonala
8. Naturalista
Teoria hau sortzeko lau premisa desberdinetan oinarritu zen Gadnerrek:
1. Gaitasun bakoitza operazio kognitibo desberdinetan oinarritzen da, eta sistema sinboliko propio batekin espresatzen da.
2. Guztiek gaitasun guztiak ditugu, baina maila desberdin batean garatuak, denak hobegarriak izanik.
3. Pertsona bat gaitasun batean oso aurreratua egon daiteke, eta beste batean oso atzeratua.
4. Gaitasun guztiak batera eta interakzioak funtzionatzen dute, nahiz eta hauek desberdinak eta independenteak izan.
Irakasle gisa aritu behar garenez, aipatutako adimen mota guztiak landu behar direla uste dugu. Adimen logiko-matematikoa, linguistiko eta musikala eskolan gehien garatzen diren gaitasunak dira baina badaude lehen aipatu bezala beste batzuk zeharka ukitzen direnak; adibidez espaziala eta Kinestezikoa.
Gure proposamena hauek klasean adimen-adimenez lantzeko hau da:
- - Logiko-Matematikoa: Lan kooperatiboak bultzatu, jolas logikoen bitartez arrazonatzen eta deskribatzen ikasi
- - Linguistikoa: Irrati saioak egin, antzerkiak, egunkariak idatzi, aurkezpenak , sloganak sortu.
- - Musikala: Aurkezpenak egiten direnean musika gehitu, abestu, instrumenturen bat jotzea edota zerbait azaltzeko rap-a erabili
- - Espazial: Mapa mentalak eta puzzleak egin , argazki albumak sortu, posterrak eta muralak
- - Kinestesikoa : sortuz ikasi, mugimenduekin gauzak azaldu, koreografiak egin
- - Interpertsonala: lan kooperatiboa bultzatu, debateak egin, informazioren hartu emana, ikaskideen artean ikastea
- - Intrapertsonala: Egunkari bat idatzi, autokritika egin , besteen balorazioa jaso.
- - Naturalista: Txangoak egitea, animaliak edota landareak zaindu klase barruan
Gure ustez, gehien landu behar diren gaitasunak, orain arte ia ukitu ez direlako hezkuntza sistemaren barruan, adimen interpertsonala eta batez ere, intrapertsonala dira. Argi dago, gregarioak garela (gizaki sozialak) eta beraz gehien edo garrantzitsuenak diren adimenak pertsonekin lotzen direnak direla, hau da, adimen interpertsonala eta intrapertsonala. Hauek biak adimen emozionalarekin begi bistako erlazioa dute gainera.
Edozein kasutan, hezkuntza sistemak duen erronka aipatutako adimen guztiak modu bai interdistiplinarrean bai multidistiplinarrean lantzea da. Honekin lortu daitekeelako etorkizuneko helduak modu egoki batean heztea, gizarteak aurkezten dituen erronkei erantzuna emateko kapazak izanik.
Lana egin duzuela nabarmena da; hala ere, praktikotasunetik hurrun ikusten dut.
ResponderEliminarSarrera teorikoa elegante landu duzue, baina erraza da horren modukoa interneten topatzen.
Zuen proposamena, alderdi praktikoari ematen diozuen tartea, adimen logiko-matematikoa eta linguistikoak eginez egin duzue. Intrapertsonala eta interpertsonalak ez dira inondik inora ere ageri. Non dago zuek munduari egin behar diozuen ekarpena? Edo non dago adimen anitzen teoriak zuen bizitzari egiten dion ekarpena?