Bideo honetan, japoniako eskola baten dolua nola lantzen duten ikusi daiteke. Emozioen inguruan eta hauek lantzeko hainbat ariketa egiten dituzte. Filmean agertzen den bezala batzuetan nahiz eta gai batzuk ez eduki programatuta, batzuetan eurak bakarrik urteten dira. ( 3:40 minututik ikusi)
Vistas de página la semana pasada
martes, 29 de noviembre de 2011
El Gobierno catalán reconocerá como autoridad pública a todos los profesores
Egun, estatuko hainbat erkidegotan besteak beste Errioxa, Valentzia eta Madrilen irakasleak autoritate publiko bezala onartuak daude. Honen zergatia? Autoritatea berrezkuratzeko saiakeran eta edozein erason aurrean babesa edukitzeko legea ei da. Artikulu honetan kontatzen den bezala, catalunian aurten irakasleak autoritate publiko kategoria lor dezaten ahalegintzen ari dira. Ika-mika aste baten hiru irakaslek egoera desberdinetan pairatu dituzten irain,iseka eta mehatxuen ondorio da.
http://www.rtve.es/noticias/20111013/gobierno-catalan-reconocera-como-autoridad-publica-todos-profesores/468137.shtml
http://www.rtve.es/noticias/20111013/gobierno-catalan-reconocera-como-autoridad-publica-todos-profesores/468137.shtml
Irakasleen geneak
Irakaslearen eguna ospatzeko ``El Correo´´ egunkarian bi irakasle haien seme irakasleekin elkarrizketa bat egin dute. Bertan irakurri dezakegu gurasoek bizi zuten hezkuntza giroa, aldiz irakaste gazteek gaur egun gure gizartean daukagun egoera aztertzen du.
Gauzak aldatu direnez medio, elkarri aholkuak eskatzen dituzte. Ezin da ahaztu, gaur egun gero eta prestatuagoak daude irakasleek, izan ere, kasu oso gutxitan aurkitzen ditugu hizkuntzak ez dakiten maisu/andereñoak.
Hezkuntza aldatu dela? Argi dago, teknologia begi puntan dago, baina irakaslearen autoritatea nabari ahuldu da. Lau irakasleek onartzen dute lehen errazagoa zela irakasle izatea.
http://www.elcorreo.com/alava/v/20111128/alava/profesores-20111128.html
http://www.elcorreo.com/alava/v/20111128/alava/profesores-20111128.html
martes, 15 de noviembre de 2011
ESKOLA-JAZARPENA
Tamalez artikulu honek ematen digun informazioa benetakoa da. Lotsagabea izan arren, gure gizartearen errealitatea da. Eskolek, batez ere kontzertatuak eta pribatuak haien izena ez zikintzeko bulling kasuei ez diete garrantzi handirik ematen. Aldiz, askoz logikoagoa da hauek hezkuntza arloan egonda eta irakasleak-hezitzaileak izanda arazo honetaz ez informatzea familiei eta arazoa konpontzen saiatzea.
Encarna Garcíaren ustez, eskoletan ezin izango da konponbidea eskuratu adituak egon arte. Izan ere, irakasleek eskola-jazarpena konpontzeko ez dira gai. Horri aurre egiteko (Acae) elkartea sortu egin da. Denbora aurrera egin ahala gero eta kasu gehiago ikusten dira Euskal Herrian. Zehatz-mehats, 1100 kontsula egiten dituzte urtarriletik euskal gurasoek.
HOWARD GARDNER
Howard Gardnerrek, Harvardeko psikologia sozialeak irakaslea, aurten gizarte zientzien “Principe de Asturias” saria jaso du bere gaitasun anitzen teoriagatik. Berak proposatzen duen teoriaren arabera zortzi gaitasun desberdin ditugu, eta beraz hauek hezkuntza sisteman landu beharko ziren. Modu honetan oso interesgarria den adimen eskola planteatzen du, non ikaskuntza aktiboa eta flexiblea den, beti pentsamendua eta ulerkuntza sakonaren ondorio izanda. Ondorioz, teoria indartsu hau hezkuntza sistema berritzera deitua dagoela dirudi, gero eta handiagoa baita lortzen hari den babes zientifikoa.
IRAKASLEEK IRAKATSI DIGUTENA
-Hezkuntza izugarri aldatu da azken urte hauetan.
-Pazientzia eta tolerantzia lantzeak lagungarriak dira.
-Birziklatzen eta ikasten egon behar da irakaslea.
-Gurasoekiko hartu-emanak landu egin behar dira.
-Umeak talde lanetan trebatzea oso garrantzitsua.
-Psikologo lanak egin behar dira umeekin ondo eramateko.
-Eguneroko arazoei aurre egiteko gaitasunak edukitzea beharrezkoa da.
-Autoritate falta dagoenez gero motibazioa intrintsekoa (barrukoa)garatzea garrantzitsua da.
-Irakasleok umeengan daukaten eragina garrantzitsua.
-Ikasleak gaitasun desberdinekoak dira.
-Irakasleak gaitasuna eduki behar du ikaslea hainbat gaietan trebatzeko.
-Irakaslea umearen formatzailea da , gurasoek berriz hezitzaile papera hartzea ezinbestekoa da.
miércoles, 9 de noviembre de 2011
ELKARRIZKETA
Orain dira ia bi aste hurbildu nintzenetik nire ikastolara. Bertan nire irakasle izan zen Maria Antoniarekin geratu nintzen. Asteazken arratsaldeetan klaserik ez dagoenez gurasoekin hitzegileko gordetzen dituzte tarteak, baina egun horretan arratsalde desberdina izan zen berarentzako. Nahiz eta ni ikastola berberean ikasi batxillergorarte, Maria Antonia ez nuen berriro ere ikusi 13 edo 14 urteetan. Emakume hau nire tutorea izan zen lehenengo hezkuntzako lehenengo eta bigarren mailan, eta nire musikako irakaslea azkeneko kurtsoetan. Asko poztu ginen elkar ikusteaz, eta batera gogoratu genituen iraganean igarotako momentu onak eta txarrak ikastolatik ibiltzen. Bitartean nire irakasle izan ziren beste asko ikusi eta agurtu nituen, eta guztion laguntzarekin nire haurtzaroa gogoratu genuen. Ibilaldia bukatzeko musika gelara eraman ninduen bertan elkarrizketa sakonagoa egin ahal izateko. Lehenik eta behin jakin izan nahi zuen zergatik aukeratu nuen bera elkarrizketa egiteko, gure erlazioa ez baitzen oso bikaina izan… baina egia esanda nire kurtsoko inorekin ez zen hobeagoa izan. Bera oso irakasle gogorra zen, eta batez ere klaseko lehenengo egunetan denok negarrez ateratzen ginen bueltatuko ez ginela esanez. Haur hezkuntza eta lehen hezkuntzaren artean desberdintasuna zegoen, eta berak sortzen zituen egoerak kontuan harturik tartea handitzen zen, beraz ohitze prozesua nahiko traumatikoa izan zen kasu batzuetan. Garai horretan gainera nire dislexia diagnostikatu zidaten, eta berak hori sinesten ez zuenez hainbat istilu izan zituen nire gurasoekin, nire psikologoa berarengana joan zen arte. Guzti hau ikusita, ez zitzaidan arraroa iruditu bere galdera, are gehiago kontuan harturik berak den dena gogoratzen zuela. Modu honetan adierazi nion nire eskola garai osoan (haur hezkuntzatik, batxillergora) pentsatzen dudanean bera dela burura etortzen zaidan lehenengo pertsona. Nire erantzuna asko hunkitu zuen, eta bere laneko azken urteetan horrelako gauzak entzuteak bere lan bizitzak nolabaiteko sentsua hartzen duela esan zidan. Behin elkarrizketan sartuta gai ugari ukitu genituen, dena erraztasun handiarekin gertatuz. Ni oso eroso egon nintzen momentu guztietan, eta denbora ia konturatu gabe pasa egin zen. Espero dut erretiratu baino lehen berriz berarekin egoteko aukera izatea, eta zer esanik ez dago praktikuma berarekin egitea nahi izango nukeela.
martes, 8 de noviembre de 2011
ELKARRIZKETA
Duela bispahiru aste egin nion Ainhoa Galdeanori elkarrizketa. Berak, Olabide Ikastolako pedagoga eta irakaslea da.
DBH hasi nintzenean ezagutu nuen eta horrezkero gero eta erlazio gehiago eskuratu dugu. Hirugarren mailan nire tutorea izan zen, ikasturte hori desberdina izan zen besteekin alderatuz. Izan ere, dibertsifikazio moduko taldeko irakaslea zen, hogeitahamar izatetik hamabost izatera igaro ginen, aniztasun handia zegoen ikasleen artean... Horrezkero, ikastolaz aldatu arren DBH-a bukatzean, nire jarraipena egiten saiatu da.
Elkarrizketa hau egin behar nuela berri izan nuenean, argi izan nuen irakasle honi egingo niola. Konfidantza maila handia dudalako berarekin eta beste irakasle batek baino hobeto ezagutzen didalako. Gainera eroso sentitzen naiz eta berarentzat galderaren bat deserosoa bazen ez zitzaidan beldurra sartzen.
Elkarrizketa ordu bete iraun zuen eta, debatetxo modukoak eduki genituen. Izan ere, bere ikuspuntuarekiko zalantzak izatean, galdetzen nion horri buruz eta bestetan nire ikuspuntua emanten nion.
Grabaketa baten bidez egitean, errasagoa egin zait lana egiterako orduan, berrentzuteko eta argi ez nituen gauza batzuk ulertzen bukatzeko. Lan hau egin ondoren, irakasle batek dituen ikuspuntuak hobeto ulertu ditut.
lunes, 7 de noviembre de 2011
IRAKASLEAREN ELKARRIZKETA
Nire esperentzia kontatu baino lehen nire irakaslea deskribatu nahiko nuke. Hautatutako irakaslea Bixente du izena eta Elorrixoko Lourdesko Ama ikastetxean aritu izan da eta dabil irakasle moduan.Bertan ikasi zuen mutiko bat zela eta bertan jarraitzen du. Beharbada elbarritua delako, baina bertan eman du bizitza osoa.Onena zera da; beti dagoela poz pozik eta laguntzeko prest.Bere sakrifizio eta kemenari esker momentu honetan bertako zuzendaria da. Bixente nik 3urte nituela ezagutu nuen eta lehen hezkuntza bukatu arte nire irakaslea izan zen.
Sarreratxo honen ostean eta harira joateko zera esan behar dut; elkarrizketa primeran joan zela. Alde batetik primeran joan zen, gaur egungo irakaskuntza egoera ezberdinei buruz asko ikasi dudalako eta beste alde batetik ere bera izugarrizko pertsona ona delako. Hain da pertsona ona eta erraza eramateko ezen ni berarengana joan nintzen egunean beste bi ikasle heldu bertan zeuden. Bata ekonomika ikasten zuen eta bestea haur hezkuntza , bertako ikasle ohiak izandakoak Bixenteri galderaz itoten berak gustu gustura ziharduela.
Oso eroso sentiarazi nindun , aholku mordoa eta graduarekin aurrera egitera animatu nindun.
Sarreratxo honen ostean eta harira joateko zera esan behar dut; elkarrizketa primeran joan zela. Alde batetik primeran joan zen, gaur egungo irakaskuntza egoera ezberdinei buruz asko ikasi dudalako eta beste alde batetik ere bera izugarrizko pertsona ona delako. Hain da pertsona ona eta erraza eramateko ezen ni berarengana joan nintzen egunean beste bi ikasle heldu bertan zeuden. Bata ekonomika ikasten zuen eta bestea haur hezkuntza , bertako ikasle ohiak izandakoak Bixenteri galderaz itoten berak gustu gustura ziharduela.
Oso eroso sentiarazi nindun , aholku mordoa eta graduarekin aurrera egitera animatu nindun.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)