Vistas de página la semana pasada

miércoles, 9 de noviembre de 2011

ELKARRIZKETA

Orain dira ia bi aste hurbildu nintzenetik nire ikastolara. Bertan nire irakasle izan zen Maria Antoniarekin geratu nintzen. Asteazken arratsaldeetan klaserik ez dagoenez gurasoekin hitzegileko gordetzen dituzte tarteak, baina egun horretan arratsalde desberdina izan zen berarentzako. Nahiz eta ni ikastola berberean ikasi batxillergorarte, Maria Antonia ez nuen berriro ere ikusi 13 edo 14 urteetan. Emakume hau nire tutorea izan zen lehenengo hezkuntzako lehenengo eta bigarren mailan, eta nire musikako irakaslea azkeneko kurtsoetan. Asko poztu ginen elkar ikusteaz, eta batera gogoratu genituen iraganean igarotako momentu onak eta txarrak ikastolatik ibiltzen. Bitartean nire irakasle izan ziren beste asko ikusi eta agurtu nituen, eta guztion laguntzarekin nire haurtzaroa gogoratu genuen. Ibilaldia bukatzeko musika gelara eraman ninduen bertan elkarrizketa sakonagoa egin ahal izateko. Lehenik eta behin jakin izan nahi zuen zergatik aukeratu nuen bera elkarrizketa egiteko, gure erlazioa ez baitzen oso bikaina izan… baina egia esanda nire kurtsoko inorekin ez zen hobeagoa izan. Bera oso irakasle gogorra zen, eta batez ere klaseko lehenengo egunetan denok negarrez ateratzen ginen bueltatuko ez ginela esanez. Haur hezkuntza eta lehen hezkuntzaren artean desberdintasuna zegoen, eta berak sortzen zituen egoerak kontuan harturik tartea handitzen zen, beraz ohitze prozesua nahiko traumatikoa izan zen kasu batzuetan. Garai horretan gainera nire dislexia diagnostikatu zidaten, eta berak hori sinesten ez zuenez hainbat istilu izan zituen nire gurasoekin, nire psikologoa berarengana joan zen arte. Guzti hau ikusita, ez zitzaidan arraroa iruditu bere galdera, are gehiago kontuan harturik berak den dena gogoratzen zuela. Modu honetan adierazi nion nire eskola garai osoan (haur hezkuntzatik, batxillergora) pentsatzen dudanean bera dela burura etortzen zaidan lehenengo pertsona. Nire erantzuna asko hunkitu zuen, eta bere laneko azken urteetan horrelako gauzak entzuteak bere lan bizitzak nolabaiteko sentsua hartzen duela esan zidan. Behin elkarrizketan sartuta gai ugari ukitu genituen, dena erraztasun handiarekin gertatuz. Ni oso eroso egon nintzen momentu guztietan, eta denbora ia konturatu gabe pasa egin zen. Espero dut erretiratu baino lehen berriz berarekin egoteko aukera izatea, eta zer esanik ez dago praktikuma berarekin egitea nahi izango nukeela.

1 comentario:

  1. Erantzun hau copy-paste erakoa da
    Beste lanak zuzentzeari ekin diot eta zure hau berandu xamar iritsi zait.

    Ariketa honekin segitzeko jarraibideak klasean esan ditudanak dira, era antolatuagoan hemen
    Pertsonalizatutako tartea:
    Azken esaldiak irakasle bi pozten ditu.
    _______________________________________

    ResponderEliminar