Vistas de página la semana pasada

martes, 8 de noviembre de 2011

ELKARRIZKETA

Duela bispahiru aste egin nion Ainhoa Galdeanori elkarrizketa. Berak, Olabide Ikastolako pedagoga eta irakaslea da.
DBH hasi nintzenean ezagutu nuen eta horrezkero gero eta erlazio gehiago eskuratu dugu. Hirugarren mailan nire tutorea izan zen, ikasturte hori desberdina izan zen besteekin alderatuz. Izan ere, dibertsifikazio moduko taldeko irakaslea zen, hogeitahamar izatetik hamabost izatera igaro ginen, aniztasun handia zegoen ikasleen artean... Horrezkero, ikastolaz aldatu arren DBH-a bukatzean, nire jarraipena egiten saiatu da.
Elkarrizketa hau egin behar nuela berri izan nuenean, argi izan nuen irakasle honi egingo niola. Konfidantza maila handia dudalako berarekin eta beste irakasle batek baino hobeto ezagutzen didalako. Gainera eroso sentitzen naiz eta berarentzat galderaren bat deserosoa bazen ez zitzaidan beldurra sartzen.
Elkarrizketa ordu bete iraun zuen eta, debatetxo modukoak eduki genituen. Izan ere, bere ikuspuntuarekiko zalantzak izatean, galdetzen nion horri buruz eta bestetan nire ikuspuntua emanten nion.
Grabaketa baten bidez egitean, errasagoa egin zait lana egiterako orduan, berrentzuteko eta argi ez nituen gauza batzuk ulertzen bukatzeko. Lan hau egin ondoren, irakasle batek dituen ikuspuntuak hobeto ulertu ditut.

1 comentario:

  1. Lehenengoei nahiko maila pertsonalean idatzi diet, zurea copy-paste bat da,
    pertsonalizatutako tartea kenduta

    Pertsonalizatutako tartea:
    Debateak eta guzti! Motzean talde handian baino "zailagoa" izango zara, hortaz. Horixe da ona! Emankorra izango zela ematen du
    _______________________________________
    Orain, hurrengo pausua: hasi idazten zer ikasi duzun, argi eta garbi dakizunean.
    Eta zer ikasi duzun ez dakizunean, zeintzuk gauza garrantzitsu kontatu dizkizun

    ResponderEliminar