Vistas de página la semana pasada

lunes, 7 de noviembre de 2011

IRAKASLEAREN ELKARRIZKETA

Nire esperentzia kontatu baino lehen nire irakaslea deskribatu nahiko nuke. Hautatutako irakaslea Bixente du izena eta Elorrixoko Lourdesko Ama ikastetxean aritu izan da eta dabil irakasle moduan.Bertan ikasi zuen mutiko bat zela eta bertan jarraitzen du. Beharbada elbarritua delako, baina bertan eman du bizitza osoa.Onena zera da; beti dagoela poz pozik eta laguntzeko prest.Bere sakrifizio eta kemenari esker  momentu honetan bertako zuzendaria da. Bixente nik 3urte nituela ezagutu nuen eta lehen hezkuntza bukatu arte nire irakaslea izan zen.
Sarreratxo honen ostean eta harira joateko zera esan behar dut; elkarrizketa primeran joan zela. Alde batetik primeran joan zen, gaur egungo irakaskuntza  egoera ezberdinei buruz asko ikasi dudalako eta  beste alde batetik ere bera izugarrizko   pertsona ona delako. Hain da pertsona ona eta erraza eramateko ezen ni berarengana joan nintzen egunean beste bi ikasle heldu bertan  zeuden. Bata ekonomika ikasten zuen eta bestea haur hezkuntza , bertako ikasle ohiak izandakoak Bixenteri galderaz itoten berak gustu gustura ziharduela.
 Oso eroso sentiarazi nindun ,  aholku mordoa eta graduarekin aurrera egitera animatu nindun.

1 comentario:

  1. Lehenengoei nahiko maila pertsonalean idatzi diet, zurea copy-paste bat da, pertsonalizatutako tartea kenduta

    Pertsonalizatutako tartea:
    Zer edo zer ona badator handik!
    Oker ez banago, e-Mailez komentatu dugu; orduan hemen 0 luzapen; zuzentzeko pilua daukat-eta
    _______________________________________
    Orain, hurrengo pausua: hasi idazten zer ikasi duzun, argi eta garbi dakizunean.
    Eta zer ikasi duzun ez dakizunean, zeintzuk gauza garrantzitsu kontatu dizkizun

    ResponderEliminar