Vistas de página la semana pasada

martes, 20 de diciembre de 2011

DOLUA

Eskola mota: Herri txiki bateko eskola publikoa da, non guztira (L.H. eta haur hezkuntza) 171 ikasle dauden, 13 ikasleren esku.
Kasua: LH. 3ko klase batean ikasle bati (Koldo) amama hil zaio. Egoera hau aproposa iruditu zaigu klasean heriotza eta dolua lantzeko, ume honen esperientzia habiapuntutzat hartuta. 
Gurasoak deitu dute eskolara tutoreari egoeraren berri emateko, bi egun klasera falta ondoren lehenik eta behin tutoreakin bildu da, eta hau bere hitzetan egoeraren  berri eman  dio. Klasera sartzean beste kideei egoera kontatu dio. Egora honek giroa tristetu du, gure ustetan ume askok oraindik ez dute ondo ulertzen heriotza, eta beste askok bere senideak galdetzeko beldur dira. Horregatik tutoretzetan gaia lantzea beharrezko ikusi dugu. Honetaz gain ume talde honekin kontaktua duten irakasle guztiak abisatu ditugu, hauek jainaren gainean egoteko.
Lehenego saioan  egoera gogorra ez izateko klasearen distribuzioa aldatzea beharrezkoa ikusi dugu (umeak lurrean eseri dira borobil bat sortuz),  gaia zabaltzeko heriotzari buruzko ipuin bar irakurri zen. Ondoren  Koldo bere esperientzia kontatu zuen klase guztiaren aurrean.  Honen ostean beste umeak beraien esperientziak kontatzera animatu zitzaien. Honela heriotzaren idea landu da, denok modu egokian uler dezaten. Honi esker Koldo ikusi du nola ez den bakarra egoera hau bizi duena. Ume guztia berain setimenduak adierazi dituzte gai honen inguruan, eta zituzten galderak planteatu dituzte piskanaka piskanaka zituzten ideak faltsuak (kulpabilitea, heriotzari beldurra...) esabatuz. Honetaz argi utzi zaie triste egotearen heriotzaren aurrean normala dela. 

miércoles, 14 de diciembre de 2011

The Pseudoscience of Single-Sex Schooling

Hona hemen Science aldizkari ospetsuan,eskola segregatuen inguruan, aurkitu dugun artikulu interesgarri baten ideia nagusiak.
Eskola segregatuak ez dauka argudio zientifikorik/ez dago zientifikoki egiaztatuta.
Eskola segregatuak sexismoa eta genero estereotipoa indartu dezake
Nota hobeagoak ateratzen dutela , eskola segregatuetan?
               - Ez dago zientifikoki frogatua.
            - Frogatua dagoena sexismoa eta genero  estereotipazioa gora egiten dutela da.
Eskola segregatukoak diote akademikoki abantailak/onurak daudela:
                - Ebidentzia gutxi
                - Eskola segregatuetan eta mixtoetan arteko emaitzak ez dira hain desberdinak
                - Ikasleak dutena da akademikoki ona sartzera doazenian hobeto prestatuta daudela.
                - Eskola hauek onenak izan ahal dira, onenak soilik sartzen direlako hasieratik

Burmuinean desberditasunak ditugula diote ES-koek:
                - Ez dago frogatua mutilak eta neskak diferente ikasten dutenik.
                - Desinformazioa asko dago  “ jokaera zientza” delakoan
  - Aurkitu diren desberdinatasunak ez dute zer ikusirik “ikasteko” erabiltzen diren burmuineko atalekin

Laburbilduz,inpaktu nebatiboak dakartza eskoletan neska mutil segregatuta egoteak.
Generoaren estereotipoa bultzatzen dutelako
Mutilak mutilekin daudenean agresiboagoak bihurtzen  dira (bai eskola mistoetan bai eskola segregatuetan.

CO-ed vs Single Sex Education – which is best?

Bi zuzendari euren iritzia ematen dute. Batak segregazioaren alde egiten du besteak kontra.
Barnaby Lenonek,  Harrow eskolako zuzendariak, eskola publiko segregatuen aldeko argudioak ematen ditu.
-Eskola segregatuak onura akademikoak eta askatasuna ematen dute.
-PISA moduko antzeko sailkapen baten, 20 eskoletatik 12 eskola segregatuak dira.
-Eskola gehienak mistoak dira baina 20 horietatik 2 bakarrik dira mistoak.
-Nerabezaroak era diferentean ikasten dutelako ezberdin irakatsi behar zaie.
-Hizkuntzetan mutilak burmuinaren erdia erabiltzen dute eta neskek aldiz burmuinaren bi emisferioak.
-Mutilak eta neskak kromosoma desberdinak izaterakoan burmuina era ezberdinean garatzen da.
-Nesken burmuinak lehenago garatzen dira.Neskak 22 urterekin helduagoak dira mutilak 30 urterekin heltzen dira heldutasun horretara. Diferentziarik handiena 15 urterekin.
-Mutilei konpetitzea  gustatzen zaie neskei aldiz ez.
-Neskak sentimentuak espresatzen dituzte ,mutilak ez.
-Mutilek euren burua estimatzen dute , neskek ez.
-Gustuen inguruan egin zen ikerketa batean, zein gustuko duzu liburu bat irakurtzea nesken % 43 izan zen ,mutilena aldiz % 17a
-Mutilei irakasleak ozen hitz egitea gustatzen zaie , neskei aldiz baxu .
-Neskak etxerako lanak irakaslei konplazitzeko egiten dituzte  mutilek ez.
-Mutilek literatura ez dute hartzen sentimentuak adierazi behar dituztelako.
-Neskek fikzioa dute gustuko , mutilak kontrakoa.
-Neskei animatu egin behar zaie, mutilei hobetu daitezkela esan behar zaie.
Bere ustez eskola mistoetan:
-Eskola mistoetan, nola neskak lehenago heltzen/handitzen diren, mutilak lekuz kanpo sentitzen dira.
-Estereotipatuagoak daude. Neskak neskek  behar luketen moduan konportazen dira eta mutilak beste beste egiten dute.
-Eskola mistoan neskak fisikako asignatura hartzeko eta mutilak hizkuntzak edo literatura aukeratzeko probabilitate gutxiago daude.
-Neskak ez dute trompeta aukeratzen edo eta era berean mutilak txistua.
-Mutilei neskekin aktibitate kulturaletan parte hartzea kostatzen zaie.Adib: musikan.Eskola segregatuetan mutil bat orkestan sartzeko probabilitateak askoz ere handiagoak eskola mistoan baino.
-Batzuetan segregazioa ez dela naturala esaten da .Irakasleak eskola mistoetan disziplina eta arazo emozionalei aurre egin behar die bi sexuak batera dihardutelako. Hau, eskolako helburuarentzat oztopo bat da.
-Mutilak neskak alboan badira distraitu eta beste era baten jokatzen  dute.
-Beraz, kontrako generoa alboan edukitzeak baldintzatu egiten gaitu.

Chris Greenhalgh doktorea Sevenoaks eskolako zuzendaria eskola  mistoen alde agertzen da.
Heziketa segregatuak bereganatu dituen 3 mito xahutu nahi ditu.
Lehenengoa: ikasleek segregatuta egoten badira akademikoki hobeto egiten dutela.
Bigarrena: Neskak eta mutilek ikasteko era desberdinak dituztela gogoko.
Hirugarrena: Faktore kulturalak eskola segregatuetako ikasteko moduak ….

2006an Inglaterrako zuzendarien batzorde independiente batek eskola segregatuen eta mistoetan ematen diren emaitza  akademikoak aztertu zituzten Australia,US, Europa eta Erresuma batuan. Ikerketa honek, eskola segregatuetan ez dela aparteko abantailik ematen azpimarratzen zuen.
Zergatik pentsatzen du kontrakoa jendeak? Estatuko rankinetan sailkapen onak izaten dituztelako.
Estatu Batuetako hezkuntza sailak  egin zuen beste ikerketa batean ere ez zegoela ebidentziarik esaten zuten.


John Hattie profesoreak ikerketa bat egin zuen (50 milioi ikasleri galdetuta) eta bertan ikasteko orduan gehien influentzia duten faktoreak honako hauek direla esan zuen: Irakasteko kalitatea, feedback-a, ikasten ikasteko konpetentzia eta  etxeko laguntza/inplikazioa, baina sekula ez segregazioa.
Eskola segregatuetan ez da populazioaren beste erdia , hau da, eguneroko bizitzan ematen dena errepresentazen.
Eskola segregatuen argudio nagusietako bat “ distraitu” egiten direla
Eskola mistoetan, neska eta mutilak lagunak nola izan lantzen dute, batera lan eta batera jolasten.
Eskola segregatuek diote  euren eskoletan neska mutilek tradizionaltzat ez diren ikasgaiak hartzen dituztela.
Eskola mistoetan hori ere posiblea da hezkidetza eta curriculum berbera bultzatzen bada. Batxillergo internazionalean arteak eta zientziak batera ematen dituzte!!

Zertarako hezkuntza? Ikasleak unibertsitaterako, lanerako eta bizitzarako preparatzea helburu nagusia eta ez arrakasta akademikoa soilik.
Batera lan egiten ikasi behar dugu. Errealitatean batera bizi gara. Unibertsitaterako taldeetan lan egiten jakin behar da, inteligentzia emozionala, bata bestearekiko ulerpena eta besteekin aritzea ezinbestekoa da.

EDUCACIÓN DIFERENCIADA

Natura gizonari gaitasun batzuekin egin zion eta emakumeari beste batzuekin. Esate baterako, neskak hizkuntzetan eta ortografian hobeak dira. Aldiz, mutilak matematikan, eduki teknikoetan eta kiroletan. Horregatik ezin diegu hezkuntza mota berdina eskaini, genero bakoitzari trebeagoak diren gaitasunetan gero eta gehiago garatzeko aukera eman behar diegu. Baina hau eskola mistoetan konplexuagoa da, izan ere, emozio eta izateko era desberdinak dituzte bi sexuen arteko gizakiek. Kontuan izan behar dugu, bestela naturaren justiziaren kontran doa. Haurretik esan dudan bezala, emakumeek eta gizonek desberdinak dira alor askotan eta gaitasunak adibide bat da. Desberdintasun honi esker eta eskolan ezarriko den errespetuaren ondorioz, gazte bakoitzak behar duen momentuan heldua egingo da. Pedagogia, benetako askatasunean oinarritzen da. Kohezkuntzaren egitura, ondo dago oinarritua, baina onartu behar dugu emateko era ez dela guztiz onena. Ezin dugu ahastu, hezkuntza askea dela, eragile ugari eduki arren. Baina hori lortzeko, irakasteko askatasuna eduki behar dugu. Beraz,`` Cumbre de Salamanca´´-n oinarritutako helburuak errespetatu behar ditugu.  

Ideia nagusiak.
-       Emakumeek eta gizonek ez daukate identitate pertsonal berdina. Beraz, eskolak errestu behar du kualitate horrek mantentzeko bidea.
-   Eskola mixtoetan arazoak egoten dira honekin aurrera egiteko. Izan ere, emozio eta izateko era desberdinak dituzte bi sexuen arteko gizakiek.
-   Generoen arteko desberdintasunak kontuan ez edukitzea, naturaren justiziaren kontran doa.
-          Errespetatzea, desberdintasunak onartzea da.
-  Tratu berezia ematea naturaz desberdintak direnei logikoa da. Emakume eta gizonen ahalmenak hobeto garatu daitezen.
-          Neskek txikiak direnean errestasun gehiago daukate hitz egiteko. Mutilek %30 zailtasun gehiago daukate.
-          Neskak; hobeagoak ortografian.
-          Mutilak; matematikak, eduki teknikoak eta kiroletan.
-        Familia alorrean, ulertzen dute seme eta aleben artean hezkuntza desberdina dela. Gehiago potentziatzeko.
-          Errespetua oinarrituko da eskoletan, bakoitzak bere heldutasuna eskuratzeko.
-          Kohezkuntza ez dago horren hedatuta generoen arteko desberdintasunak garatzeko.
-          Benetako askatasuna oinarritzen du, pedagogia desberdin bat.
-          Kohezkuntzaren ikerketa egin beharra dago, onurak edo kalteak ekartzen dituen aztertzeko.
-          Egitura ondo oinarritua dago, baina emateko era ez da guztiz komenigarria agian.
-          Hezkuntza askea da, eragile ugari eduki arren.
-          ``Cumbre de Salamanca``-n  oinarritutako helburuak errespetatu beharra, hau da, hezkuntza askea.
-          Hezkuntza askea izateko, irakasteko askatasuna egon behar da.
-          Ez badaude hauetako eskola mota ugari, alferrikakoa da ikastetxe mixtoa oinarritzea, duela urte batzuk gezurrezko dogma bazen ere.