1.ELKARRIZKETAREN PRESTAKETA
a) Ikasleari buruzko aldez aurreko informazioa
•Ikaslearen datuak.
Izena: Andoni
Maila: LH. Lehen zikloko 2.mailan
Adina: 8 urte
•Aitaren lanbidea: Arrantzalea
•Amaren lanbidea: Lehen etxeko Andrea. Orain saltzaile lanetan ari da.
•Egoera familiarra:
-Hiru kide osatzen dute familia: Gaizka (aita) , Amaia ( Ama), Andoni (semea/ikaslea)
-Ez dauka neba-arrebarik
•Eskolako egoera:
-Datu akademiko garrantzitsuenak:
Errendimendu ona du
Klasearekiko integrazioa ona da
Garapen kognitiboa normala da. Garapen afektiboa normala dela ikusten da.
-Beste irakasleen iritzia ikasleari buruz, aspektu positiboak eta negatioak
Beste irakasleekin batzartu ostean hauek Andoniri zer edo zer gertatzen zaiola ondorioztatu dut. Andoni, ikasle ona izateaz gain orain arte behintzat ez ditu sozializazio arazorik eduki. Horregatik harritzen diete (irakasleei) azkenengo bi edo hiru asteetan euren klaseetan izan duen jarrera.
Heziketa fisikoko irakasleak batik bat nabaritu du aldaketa. Lehen bere klaseetan oso aktiboa zen eta azkenaldian baztertu egiten da. Irakasleek, ez dute uste bullying kasurik dagoenik. Beste ikaskideekin oso ondo eramaten baita eta hauek laguntza eskeintzen baitiote , ekintzetan parte hartzeko esanez.
-Tutorearen iritzia ikasleari buruz
Ni iritzi berberekoa naiz. Nire klaseeten ere beste mundu baten dagoela ikusten da. Baztertu egiten da eta negar egiten du edozer gauzagatik.
b) Elkarrizketaren Arrazoia, data, ordua
•Ni (tutorea) eta gurasoak hartuko dugu parte.
•Tutore moduan nik eskatu dut batzartzea
•Helburua momentu honetan duen arazoaren buruz hitz egitea da.
Arazoa: Andoni negar asko egiten du azkenaldi honetan eta ez da besteekin sozializatzen.
Gurasoak gehiegi ez kezkatzearren bidalitako oharrean Ebaluazioari buruz hitz egin nahi nuela jarri diet. Honen zergatia zera da: gurasoak trankil eta erlaxatuta etorri daitezen.
Gurasoen inguruko informazioa(lanbidea, kultura maila, baliabide ekonomikoak…) aurreko urteetan eginiko tutoretza saioetatik lortu ditut. Beraz, ez dut beharrezkoa ikusi berriz ere horren inguruan galdetzea.
Egin dugun batzar hau, aurtengo lehenengo batzarra/elkarrizketa izan da.
2.ELKARRIZKETAREN GARAPENA
a)Arazoa planteatzerako orduan nola jokatu dute gurasoek?
Aitak: Ondo. Inplikatu nahi zuela adierazi du.
Amak: Ezin izan da etorri lanean baitzegoen
b) Andoni gurasoekin ondo eramaten da Gaizkaren (aita) hitzetan.Beharbada amakin atxikimendu gehiago dauka. Batzarrean zehar komentatu duenagatik. Gaizkak , Andoni arazoak edukitzearen arrazoiaren bila jarri da eta pentsatu du beharbada bere ama ( Amaia) lanean hasi delako izan daitekela.
Eskolaz kanpo lagunak ditu eta extra eskolarretan hainbat ekintzetan hartzen du parte. Gaizkak ez du ikusten eskolaz kanpo sozializatzeko arazorik daukala.
Gurasoen jarrera orokorrean positiboa izan da. Kooperatzeko eta bere semea laguntzeko prest azaldu direlarik.
Arazoaren aurrean Gaizka harritu egin da eta horren zergaitiaren bila ibili da batzar guztiaren zehar. Aurpegian ikusten nion arduratuta zegoela.
Egoera baloratzeko orduan, Gaizka ados egon da nik proposatutako gauzekin eta elkar lana beharrezkoa dela ulertu du.
Orientazioak
Egoera ikusita, tutore moduan zer egin daiteken eta eskolak berak, zentru moduan zer eskeini dezaken adierazi diot. Guztiz ados agertu da.
Bestalde, eurek guraso moduan zer egin dezaketen ere adierazi diot eta eurek ere efortzua egingo dutela adostu dugu.
Role playinak egingo ditugula adierazi diot.
Rol playingak egiteko, egunerokotasunean eta ikaslien gertuko errealitatean oinarritzen dien egoerak die planteatu eta antzeztu behar dienak. Horretarako ikasleak taldeka jarri al die eta talde bakoitzak egoera edo kasu bat aurkeztu, 5 minutu inguru emanda prestatzeko. Adibide bezala, honako hauek posible izen leizke: futbolean jolasten patio orduan ikasle batek gola sartu eta portero zegoenak amorruz ostikada bat jo dio, ea zer gertatzen dan eta ea nola konpontzen duten arazoa. Azken batean beraien egunerokotasunean gertatzen diezen egoerak antzeztea izan behar da helburua: ikasleak eurok zelan sentitu dien eta beraien iritziak konpartitzeko aukera euki behar dabe.
Edo tutoretzan ere beste dinamika edo jolas batzuk ein daitezke, adibidez; taldetan banatuta, pista jolasa. Baina pistaekin gordeta egongo esaldi bateko hitzak eta hitz guztiak topautakuan esaldi polit bat topauko dabe, gelako paretan jartzeko. Talde bakoitzak esaldi bat. Poltsa batean esaldi pila bat gordeta eukitzea, danak positiboak, eta ikasle bakoitzak hartu behar dau esaldi bat (besteei erakutsi barik) eta egunean zehar bi ikaskideri, adibidez, esan behar die esaldi hori.
Proposamen hauek eginez eta gurasoei adieraziz, eskola eta ni tutore moduan, bere semearen jarraipena egingo dugula adierazi nahi nuen. Gurasoak ez daitezen txarto edo bakarrik sentitu arazo honen aurrean.
Laburbilduz, garatutako gaiak hauxek direla esan genezake: Alde batetik, umea nola joan den ebaluaketa honetan. Beste batetik, eta garrantzitsuena izan dena arazoari buruz hitz egin da eta orientabideak eskaini dira.
Tutorearen konpromesuak argi gelditu dira. Talde dinamika eta role playing-nen bidez arazoa landuko da.
Gurasoak ere euren aldetik jarriko dutela esan dute. Adi egongo dira eta role playing-nak egiteaz gain ,umea ibiltzen den beste esparruetan zelan dabilen galdetuko dute. Hau da, umeari extra eskolarretan eta benetan nola doakion galdetzeko konpromezua hartu dute.
Hainbat gai geratu dira tratatu gabe, besteak beste irakasgai bakoitzean nola doan hitz egitea. Orokorrean , ondo joan arren hurrengo batzerrean honi buruz hitz egitea gustatuko litzaidake.
Hemendik eta hilabete batera berriz batzartzeko gelditu gara. Prozesua, berdina izango da. Nik ohar bat idatziko diot Andoniren agendan hitzordu bat finkatzeko. |
No hay comentarios:
Publicar un comentario