Lan hau aurrera eta garaiz aurkezteko asmoz, lan pilaketa handia izan dugu. Ebaluaketa honen azken txanpan gaude eta lan pilo bat dugunez estresatu xamar ibili gara. Orain, bideoa egina eta ebaluazioa egina dugula oso pozik gaude gure eskuen artean dugunarekin eta gainera primeran pasatu dugula esan behar dugu.
Lan pilaketa alde batera utzita, organizazio falta apur bat izan dugula onartu behar dugu. Arazoa da asteburua tartean edukita eta bakoitza leku batekoa izanda, ezin izan dugula arinago elkartu bideoa egiteko.
Zailtasun guztiak alde batera utzita, lan ederra atera zaigula deritzogu. Gurasoekiko batzarra ondo joan da. Tutoreak asko hitz egin du eta behar bada aitari gehiago hitz egiten utzi behar zion baina halaxe suertatu da. Bestalde, tutorea momentu oro enpatia erakutsi du gurasoarekiko.
Gure ustez, beharrezkoak ziren galderak egin ditugu, behar genuen informazioa lortzeko. Gurasoei ere bere semearen arazoaren inguruko informazioez gain hauek nola konpondu daitezken edo behintzat nola landu daitezken eskaini diegu.
Tutore bezala zein guraso paperean gustura sentitu gara eta gure ustez gurasoak ere , kasu honetan, aita (Gaizka ) ondo sentitu delakoan gaude.
No hay comentarios:
Publicar un comentario