Vistas de página la semana pasada

miércoles, 14 de diciembre de 2011

LAS NIÑAS EN EL AULA: NUEVAS INVESTIGACIONES, VIEJAS DESIGUALDADES

Eskolaren bizipena berdina izan behar da bai neskentzako bai mutilentzako. Hau lortzeko emakumezkoei mesede egiten zieten programak martxan jarri ziren, baina gaur kontrakoa egitea proposatzen da, hauen egoera mutilezkoena baina hobeagoa delako.
Erlazio sozialak eskolan garatzen dira gehien bat, generoa hauen oinarri garrantzitsu bat izanda. Modu honetan neskak eta mutilak beraien generoarekin bat datozen jarrerak burutzan saiatzen dira.
Ahozko jarrerari dagokionez, mutilak indar handiagoa izaten dute, modu honetan irakaslearen atentzioa bereganatuz, nahiz eta hau diziplinarekin (jarrera txarrak, errespetu faltak eta abar) lotuta egon kasu gehienetan. Honek hauen izenak eta nortasunak modu hobeago batean ezagutzeak ahalbidetzen du.  Neskak interbentzio gutxiago burutzen dituzte, baina hauek eraginkorragoak eta lanarekin lotuak egoten dira. Jokaera fisikoari dagokionez, mutilezkoak dira leku handienak hartzen dituztenak, neskak honen kontra jokaera ez nabarmenak aurkeztuz.
Genero jokaerei begiratzen baldin badiegu, ikus daiteke nola emakumeak gorputza eta itsura zaintzen saiatzen duten, femenitate estereotipoan sartzeko. Mutilezkoak aldiz sexualitate heterosexuala aldarrikatzen (rol aktibo bat hartuz) dute modu nabarmen batean hitz egiten.  Honen aurrean neskak apaltasuna aurkezten dute, honela bien jokaerak konplementatu egiten dira. Klaserekiko jokabideei erreparatzen baldin badiegu, mutilezkoak aktiboak, dinamikoak eta bihurriak azaltzen dira; emakumeak aldiz, irakaslearen antzeko rola hartzen dute berebaitan. Beste aukera bat da neskak behartasun papera hartzea, modu honetan mutilezkoei errefortzu egiten diete beraien maskulinitate rola. Baina badaude salbuespenak, neska batzuk mutilezkoei desafio egiten diete. Honen aurrean mutilak berain indar fisikoa aurkezten dute,  berain posizioa mantentzeko.
Irakasleei dagozkionez, ikerketa batzuk erakutsi dute nola ez duten saritzen genero estereotipoak betetzen dituzten ikasleek. Hala ere berain jarrera ugari genero estereotipoetan oinarritzen dira. Modu honetan nesken jarrera txarra gogorrago zigortzen da, eta hau karakterrari atxikitzen zaio, mutilezkoen kasuan aldiz berain disposizioari egokitzen zaio.

Ideia nagusiak
-          Eskolan neska eta mutilen artean berdintasuna sustatu behar da.
-          Eskola sozializazio agente oso garrantzitsu bat da.
-          Mutilak jokaera berbala eta fisiko nabarmenagoak aurkezten dituzte.
-          Neska eta mutilen genero rolak osatu egiten dira normalean.
-    Irakasleen jokaera genero rolean aurrean anbibalentea da, betetzen badituzte ez dute saritzen, baina ez badituzte betetzen zigortu egiten dute. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario