Vistas de página la semana pasada

domingo, 4 de diciembre de 2011

ROSENTHAL EFEKTOA



Aurreko bideoan ikus daiteke modu argi batean zer den Rosenthal efektua bere egileak berak azaldura. Ebidentzia honen atzean dagoen mekanismo psikologikoa ondorengo grafikoren bitartez azaltzen saiatu naiz. 

Irakasleak testaren emaitzen arabera igurikapen edo espektatiba batzuk zituzten: positiboak (umeak azkarrak ziren eta hezkuntzan emaitza onak lortuko zituzten) testean emaitza onak lortu zituztenen kasuan, eta negatiboak (umeak ez ziren azkarrak eta ez zuten hezkuntza emaitza onik lortzeko aukerarik) emaitza txarrak lortu zituztenen kasuan. Honek irakaslearengan eragiten zuen, horrela igurikapen positiboak zeuzkaten umeen kasuan errefortzu positibo gehiago ematen zieten berain lanetan, honek eragiten zuen umeengan hauen autoestimua eta kontrol pertzepzioa handituz. Beste era batera esanda umeek talde hauetan esleipen estilo positiboa garatzen (egonkorra eta kontrolablea gaitasunean oinarritzen delako) zuten, eta honekin batera barne kontrol lokusa. Beraz umeek pentsatzen zuten egoera beraien eginkizunen menpe zegoela, eta beraz jokaera aldatzean ingurua eta emaitzak akademiakoak aldatu ahal zirela uste zuten. Kontrol igurikapen negatiboak jaso zituenen kasuan, ez zen inolako errefortzu positiborik egon berain lanen ondorioz beraz autoestimua handitzeko aukerarik ez zen agertu. Honek eslepinen estilo negatiboa sortzera eraman zituzten umeak kanpo kontrol lokusa garatuz (bere emaitzen arrazoia bere buruaz kanpo kokatzen zituzten), eta pentsatuz egoerak ez egonkorrak eta inkontrolableak zirela. Ondorioz umeek uste zuten ez zutela inolako kontrolik berain emaitzen gaienean, eta beraz ez zuten inola ahaleginik egiten hauek aldatzeko.
Errealitateak elementu positiboz eta negatiboz beteta dago, guk erabiltzen ditugun igurikapenen arabera elementu positibo edo negatibo gehiago ikusiko ditugu, eta honek gure pentsamenduan eta jokaeran nahitaezko eragina dauka. Beraz inportantea da hau zaintzea, eta ahal den neurria igurikapen positiboak mantentzea. Hau bereziki funtsezkoa da irakaskuntzan, azaldutako esperimentuak islatzen duen moduan irakaslearen igurikapenak ikasleekiko errendimendu akademikoan eragina izan dezakeelako. Ondorioz ikasleei aurre egitean edozein motatako aurreiritziak alde batera ustea beharrezkoa da,  denak modu berdin batean (igurikapen positiboekin) tratatuz. Bestela gizarte psikologian “profecia de autocumplimiento” deitzen dena gertatu daiteke, hau da gure aurreiritziak egia bihurtu daitezke gure jokaeraren ondorioz, Rosenthalen ikerketan ikusi den bezala. 


1 comentario:

  1. Lehenen ezustekoa eta harridura lanaren handiaz, gero gomutatu naiz zure aurreko ikasketekin.

    Orduan, erdia ez-jakin legez berba eginda eta beste erdia gaizto esanda: edozein motatako aurreiritziak alde batera nola uzten dira? Gainera, ikasleak onenetarikoak zirela uste zutenean, aurreiritzi hori zeukanean, lortu ziren emaitzarik onenak. Hala, behintzat, esan daiteke.

    Argi dago irakasleontzat asko pentsa beharrekoa dela guzti hori, baita gauza interesgarriak esaten eta esango dituzula.

    ResponderEliminar