Vistas de página la semana pasada

lunes, 12 de diciembre de 2011

ROSENTHAL ESPERIMENTUA


Rosenthal esperimentuak argi eta argi uzten digu zer nolako garrantzia duen Irakasle baten aurreiritzia. Proba hauek ez didate asko harritu edo behintzat eman diren emaitzak.
Nik ikasi nuen eskolan, esperimentu hau egunerokotasunean ematen zen. Txarrena zer edo zer esatearren gertatzen zena ez zela esperimentu bat da. Neska zein mutilak (gehien bat mutilak), euren kontzentrazio edo emaitzen arabera A edo B taldeetan sailkatzen ziren. Hau, gaur egungo E.S.O-ko  4.mailan gertatzen zen. Zer ikasi ote zuten B taldekoek? Orain dela gutxi afari bat izan genuen (A eta B taldekoek) eta ezetz jakin B talde hortako zenbat lagun joan diren unibertsitatera? Zero biribila!!!
Ezagutzen ditut eta ez dira bat ere tontoak. Horietako baten bat lantegian dago lanean, beste bat arotza da, besten bat informatika inguruan aritzen da….. bizitza irabazten dute eta ondo baina nire uste apalean eskola garaian ezer ez zirela eta ezer ez zutela egingo barneratu zuten.
Non zegoen orduantxe efektu Rosenthal hau?
Sinestarazten digutena gara. 

  

No hay comentarios:

Publicar un comentario