Vistas de página la semana pasada

viernes, 2 de diciembre de 2011

Rosenthalen esperimentuari buruzko iruzkina

Robert Rosenthal-ek egindako esperimentua oso interesgarria iruditu zait. Zaldiak dituen gaitasunak  inoiz entzundak nituen eta oso erakargarriak iruditu zaizkit. Gizakiok dakigun baino gaitasun gehiago dauzkagu, hau da, gure espresatzeko edo hitz egiterako orduan zein aurpegi jartzen dugunaren arabera gertatzen delako esperimentu hau. Bestalde, irakasleen adibidearekin, harrituta utsi nau. Nola aldatu daiteke horrenbeste ikasle baten kalifikazioa irakaslearen arabera.
Esperimentuaren ondorioa hurrengoa izan daiteke: nahiz eta ikasleen artean maila bera egin, talde bateko irakasleari espektatiba hobeak ematean, adierazpen positiboak bidaltzen ari dira ikasleei eta horrela hauen errendimendua hobetzen da. Baina aldiz, irakasleak alderantziz jokatuz, ikasleen notak txarragoak izan daitezke. Hori dela eta, esperimentua ondo ateratzeko ondo egin behar da.
Bukatzeko, oso erakargarria egiten zait maixuari alderantzizko informazioa emanez gero berak duen jarrera nola aldatzen den. Bere portaera ikasle ``hobeagoen´´ aurrean eta aldiz, ``txarragoen´´ aurrean. Ohikoa iruditzen zaizue? Niri behintzat ez, guztiak berdinak gara eta lortu beharreko lana zailasunak dituzten umeei gero eta arreta gehiago jartzea beste kideekin parekatzeko.

1 comentario:

  1. Ohikoa ez? Horixe da ohikoa! Zuk zeuk diozu, gainera, zergatik den: guztiok berdintsuak garelako.

    ResponderEliminar